Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Atzo arratsaldean aurkeztu zuen Onintza Enbeitak Bizitza baten azken txatalak liburua Alondero aretoan, eta harrera beroa izan zuen ekitaldiak. Jende dezente bertaratu zen, eta giro goxoan osatu zuen hitzaldia baserritarra ere ba den idazleak.
Liburuak Feli Madariagaren bizipenak ditu ardatz: urte asko bizi izan dituen emakumea da eta oraindik ere burua argi eta bizi duen baserritarra. Idazleak azaldu zuen garai batean baserritik bizitzea posible zela, eta gaur egun, ordea, baserritarrek “estu eta kate motzean” bizi behar dutela.
Aurkezpenaren ondoren, liburuen sinadura saioa ere egin zen, eta interes handia piztu zuen lanak. Bizitza baten azken txatalak liburua 15 euroren truke eros daiteke Argia aldizkariko azoka atalean.

