Albisteak

Orkatza agertu da gaur egun argiz Zestoako hilerrian

Gaur goizean irudi deigarria ikusi da Zestoako hilerrian: orkatza agertu da hilarrien artean, lasai asko bazkatzen.

Egun argiz eta herrigunean bertan agertzea ez da ohikoa, nahiz eta inguruko mendietan ohikoak diren. Litekeena da janari bila edo desorientatuta jaitsi izana.

Bertan zeudenek diotenez, animaliak ez du urduritasun handirik erakutsi; tarte batez belarra jaten ibili da eta ondoren bere bidea hartu du, aparteko gorabeherarik sortu gabe.

Azken aldian basafauna gero eta gehiago hurbiltzen ari da herriguneetara. Gaurkoak, edonola ere, irudi bitxia utzi du Zestoan.

IRUDIAK: Utzitakoak

Bideoa: Utzitakoa




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide