Ostalaritza itxi eta etxeratze agindua 22:00etara aurreratzea agindu du Jaurlaritzak
Danbolin— 2020-11-06
COVID-19 gaitzari aurre egiteko neurriak zorroztea erabaki du Eusko Jaurlaritzak. Ostalaritzako lokal denak itxita egongo dira bihartik aurrera eta etxeratze agindua 23:00etatik 22:0etara aurreratu dute. Jarduera sozioekonomikoetarako ordutegia ere murriztuko dute: 21:00etatik aurrera merkataritza establezimendu guztiak itxita egongo dira -farmaziak eta gasolindegiak izan ezik-. Kultur ekitaldiak ere ordu horretarako bukatu beharko dute. Neurriak bihar sartuko dira indarrean eta hilabete osora zabaltzea aurreikusten du Jaurlaritzak.
Hauek dira IƱigo Urkullu lehendakariak atzo iragarritako neurriak:
- Pertsonen zirkulazio askatasuna murriztea iluntzeko 22:00etatik goizaldeko 06:00ak arte.
- Jarduera sozioekonomikoak mugatzea. Iluntzeko 21:00etatik aurrera merkataritza establezimenduak itxita egongo dira -gasolindegi eta farmaziak izan ezik-.
- Kultur ekitaldietako edukiera %35era murriztuko da baina kultur jarduerek %50eko edukiera izango dute.
- Ā Ostalaritzako establezimendu oro itxi egingo da, baina jatekoa etxez etxe banatzeko aukera egongo da, iluntzeko 21:00ak arte. Osasun zentroetan, zentro soziosanitarioetan, gasolindegietan, eskola jantokietan lantegi eta jantoki sozialetako zerbitzuguneetan dauden jatetxe zerbitzuek lanean jarraitu ahal izango dute.
- Kultura jarduera edo ikuskizunen emanaldiak 21:00etarako bukatuta egon beharko dute dute. Profesionalak ez diren entsegu kolektibo denak debekatuta egongo dira.
- Taldeko edozein kirol jarduera eten egingo da, ez bada kirol profesionala edo erdi profesionala.
- Debekatuta egongo da kirol jarduera horiek ikustera joatea. Gimnasioetan, kirol klubetan, igerilekuetan eta kiroldegietan ikastaroak egiteko aukera egongo da, betiere maskararekin. Gehienez sei laguneko taldeetan eta %40ko edukierarekin.
- Joko eta apustu etxeak itxi egingo dira.
- Garraio publikoan mugitzeko ordutegia 22:30ean etengo da.