Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Festen atarian, zekorketak antolatzen dituen taldeak jakinarazi duenez, zekorren desenkajonamendua ostegunean, irailaren 4an, izango da. Txupinazoaren bezperan, gaueko 22:00etan, bi zekorketetan toreatuko diren zekorrak ikusteko aukera izango da.
Urteroko legez, bi zekorketa izango dira festetan: bata irailaren 7an, igandez, eta bestea irailaren 8an, Amabirjin egunean.
Sarreren salmentari dagokionez, zekorketa bakoitzaren egun berean jarriko dira salgai: eguerdian, 12:30etik 14:00etara, eta arratsaldean, 16:30etik 18:00etara. Helduentzako sarrerek, 16 urtetik gorakoentzat, 20 euro balioko dute; haurrek, berriz, 6 eta 15 urte bitartekoek, 10 euro ordaindu beharko dute. 5 urtetik beherako haurrek doan izango dute sarrera.
Antolatzaileen esanetan, azken urteetan sarrerak berehala agortu direnez, gomendagarriena goizean bertan erostea da, herritarrik sarrerarik gabe gera ez dadin.