Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Zestoa Osasuntsu taldeak eta Zestoako Udalak elkarlanean, hirugarren adineko pertsonetan zoru pelbikoaren zaintza eta jarduera fisikoaren garrantziari buruzko hitzaldia antolatu dute. Hitzaldia maiatzaren 13an izango da, asteartez, 18:00etatik 20:00etara, Zestoako Alonderoko aretoan.
Saioan, zoru pelbikoaren garrantzia eta funtzioak azalduko dira, baita eguneroko zaintza ohiturak, jarduera fisikoa eta kirolaren praktikak osasunean duen eragina ere.
Hitzaldia hirugarren adineko pertsonei zuzendua dago, eta bertan parte hartzeko izena eman beharko da aurrez Zestoako kiroldegiko harreran edo anbulatorioan. Izen-emateko epea maiatzaren 8an, ostegunean, amaituko da.