Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Osteguneko elkarretaratzera bertaratzeko deia luzatu diete herritarrei Zestoako Saharauien Kolektiboak eta Zestoako Gazte Asanbladak. Mendebaldeko Saharan bizi duten egoera salatzeko kontzentrazioa antolatu dute bi taldeek elkarlanean. Arratsaldeko 19:00etan izango da hitzordua, plazan.
Atzo, asteartea, Gatazkaren testuinguru historikoa eta egungo egoera izenburupean hitzaldia eskaini zuten Zestoako Saharauien kolektiboko kideek Alonderoko kultur aretoan. Saharako errealitatea zein den azaldu zuten eta Sahara libre baten aldeko aldarria egin zuten.
Atzoko hitzaldiko argazkia: