Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.


petritegi.eus
Otsailak 22an, Zestoa eta Aizarnazabalgo Jubilatu eta Pentsiodunak sagardotegira irteera egingo dute. Goizeko hamarretan elkartu eta Tolosan pasatuko dute goiza, ondoren Astigarragako Petritegi sagardotegira joango dira bazkaltzera. 14:30ean.
Ohiko sagardotegi menua dastatu ahal izango dute bertaratzen direnak: bakailao tortilla, bakailaoa piperrekin, txuleta zatitua, postrea eta kafea. 50 euroko prezioa izango du irteerak eta otsailak 18 arte egongo da izen ematea zabalik autobuserako plazak ez badira lehenago agortzen. Apuntatzeko 943 147 091 zenbakira deitu beharko da.