Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Gazara bidean zihoan laguntza humanitarioz betetako Global Sumud Flotilla ontzidia blokeatu du Israelek, eta militarrak ontzietan sartzen hasi dira. Egoera horren aurrean, Palestinarekin Elkartasuna plataformak mobilizazioa deitu du gaurko, osteguna, arratsaldeko 19:15erako, plazan.
Plataformako kideek adierazi dutenez, mobilizazioa flotillaren aurkako erasoa eta Gazaren setioa salatzeko izango da, eta aldi berean, ontziko kideei elkartasun osoa adierazteko.
