Albisteak

“Paperezkoak” eta “ePELIan” saioak egingo dira asteburuan

Asteburu honetan haurrek euskaraz gozatzeko bi hitzordu izango dituzte.

Larunbatean, otsailak 28, Paperezkoak saioa izango da liburutegian, 11:30ean, 2 eta 5 urte bitarteko haurrentzat. Parte hartu nahi duten familiek bihar, otsailak 25, izango dute izena emateko azken eguna. Izen-ematea liburutegian bertan egin beharko da, eta 20 plaza besterik ez daude.

Igandean, berriz, ePELIan saioa izango da kultur etxean, 17:00etan.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide