Albisteak

“Parásitos” pelikula ikusteko aukera izango da gaur Gaztetxean

Argazkia: “Parásitos” pelikulatik hartutako irudia.

Zestoako Gazte Asanbladak amaiera emango die gaur, astelehenez, aurten antolatutako ekintzei. Parásitos pelikula ikusteko aukera izango da Gaztetxean, 18:00etan.

Parásitos Bong Joon-Ho zinema zuzendariak zuzendutako filma da. Cannesko Zinemaldian Urrezko Palma irabazteaz gain, Oscar sarietan sei izendapen lortu zituen, horietako lau irabaziz. Gainera, film onenaren Oscar sari nagusia irabazi zuen ingelesez besteko lehen filma bihurtu zen.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide