Albisteak

Parkeko saretak konpondu eta Gurutzeko autobus geltokiaren eremuan aldaketak egingo ditu Udalak

Datozen asteetan hainbat lan egingo ditu Udalak parkean eta Gurutzeko autobus geltoki zaharrean. Datorren hilaren 5ean hasiko dituzte lanak eta Uztapide plazako parkeko euri-uren sareta berritzeari ekingo diote. Orain dagoen hormigoizko sareta jarraia egoera txarrean dagoela azaldu du Udalak eta hori kendu eta areka berria egingo dute banakako saretekin. Lanak egin behar dituen eraikitzaileak segurtasun neurri guztiak hartuko dituela azaldu dute baina parkeko haurren gurasoei ere arretaz ibiltzea eskatzen zaie.
Parkeko lanak amaitutakoan, Guretzeagako autobus geltoki zaharreko lanekin hasiko dira. Merkatari Elkartearen eskaera jarraituz, geltokiaren eremuan aldaketak egingo dira. Egurrezko txabolaren paretak botako dituzte eta geltoki atzeko berdegunea berrituko dute, eremu hori zabaltzeko asmoz.



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide