Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Igandean Arroako 4. Argazki Rallya ospatu zen, Ezkaizto auzoko elkarteak antolatuta. Guztira, 19 pertsonak parte hartu zuten, tartean 16 urtetik beherako 8 pertsonak eta 16 urtetik gorako 11 pertsonak. Arroako bizilagunak eta zumaiar batzuk ere animatu ziren ekitaldian parte hartzera.
Parte-hartzaile bakoitzak bere argazkiak aukeratu eta bidaliko ditu epaimahaiak baloratu ditzan, eta ekainaren 2ra arteko epea izango du bere aukeraketak bidaltzeko. Epaimahaiaren erabakia ekainaren 11n argitaratuko da.