PCR probetan kasu positibo bakarra zenbatu du Osasun Sailak azken orduetan Zestoan
Danbolin— 2020-09-29
Osasun Sailak emandako datuen arabera, kasu positibo bakarra zenbatu dute azken 24 orduetan herrian. Datu hau kontuan hartuta, Covid-19aren azken agerraldia hasi zenetik, 48 dira kasu positiboak Zestoan.
Osakidetzak 7.373 PCR proba egin ditu EAE-n azken 24 orduetan eta horietatik 285 positibo detektatu dira: 138 Bizkaian, 99 Gipuzkoan eta 39 Araban. Azken orduetan, EAE-tik kanpo bizi diren 9 pertsonak ere positibo eman dutela jakinarazi du Osasun Sailak. Hiru lurraldeetan, 265 lagun daude ospitaleratuta, horietatik 55 ZIUn.