Albisteak

Piaspe proiektuaren lur eremua argiztatu dute eskualdeko eskalada eta mendi taldeek

Pasa den larunbatean Zestoako Agiro Mendi Klubak, Azpeitiko Lagun Onak Mendi Bazkunak, Azkoitiko Anaitasuna Mendi Bazkunak eta Sokaitz Eskalada Taldeak Piaspe proiektu eolikoa gauzatu nahi duten lur eremua argiztatu zuten.

Lau taldeek elkarlanean egindako lehenengo kontzientziazio ekintza da, baina aurrerantzean ekintzak egiten jarraituko dutela jakinarazi dute.

Argazkiak: Agiro Mendi Kluba

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide