Albisteak
Pio Baroja oroitzeko bisita gidatua eskainiko du Fernando Arzallusek hilaren 28an
— 2022-12-22Pio Baroja (1872-1956), idazlea eta Zestoan mediku izana jaio zela 150 urte betetzen direla eta, “Aztarka zuzenean” bisita gidatua eskainiko du Fernando Arzallusek. Danbolinekin elkarlanean antolatutako saioa izango da. Abenduaren 28an izango da hitzordua, eguerdiko 12:00etan plazan.
Bisitan, hainbat xehetasun eruditu eskaini beharrean, ibilaldi iradokitzaile bat egiten saiatuko da Arzallus: “Ez dugu baztertuko orduko Zestoa hobeto ulertzeko interesgarria litzatekeen informazio historikoa, ezta Pio Barojak aipatzen dituen pertsonen argibideren bat edo beste, baina nagusiki Piori berari utziko diot “hitz egiten”, eta haren liburuetatik Zestoarekin lotutako ahalik eta pasarte ederrenak biltzen saiatuko naiz” azaldu du.
Bisitaren zati handiena euskaraz izango dela jakinarazi du Arzallusek, baina zenbait testu gazteleraz irakurriko ditu, “ederragoak eta adierazgarriagoak direlako bere hizkuntzan”. Ekitaldia argumentatzeko hainbat arrazoi mahai-gaineratu ditu berak: “Nire iritzirako, oso idazle bikaina zelako; justu gure herrian mediku egon zen hilabete gutxi haietan hasi zelako idazten; gure bazterrak ikaragarri maitatu zituelako eta bere obran ezin ederrago irudikatzen dituelako; orduko jende xehearen zailtasunekin eta atsekabeekin konprometitua ikusteko dugulako; orduko baztertuekiko elkartasuna antzematen diogulako; eta, finean, Zestoa asko maitatzen duela ikusten dugulako”.
Egin zaitez bazkide
Albiste gehiago
INKESTA

GIDA
AZKEN ALDIZKARIA
-
Uztaila 2023
— 2023-08-18Irakurri hemen uztaileko zenbakia.