[BIDEOA] “Piztiak” telesailean, herritarrak kamararen aurrean eta atzean

Proiektu berri batean murgilduta ibili da azken hilabeteotan Amancay Gaztañaga. Aurretik hainbat eta hainbat proiektu egin baditu ere, oraingoa berezia da; izan ere, lehen aldiz telesail baten gidoia idatzi eta zuzendu du, Xanti Rodriguez-ekin batera, Piztiak telesaila. Azken xehetasunak borobiltzen dabiltza, eta apirilean ikusgai egongo da EITBren Primeran plataforman.

Gaztañagarentzat proiektu berezia izan da, ez bakarrik lehen aldiz telesail baten gidoia idatzi eta zuzendu duelako, baita antzerkian berarekin aritu diren lau herritar gonbidatu dituelako ere parte hartzera. Aktore lanetan aritu dira Nara Ayala, Kaiet Korta, Nora Naranjo eta Lorea Alberdi. Amancayk eta lau gazteek esperientzia nola bizi duten azaldu digute. Ikusi hemen bideoa.