Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Plazako dantzen ikastaroa antolatu du Itxaropena dantza taldeak Zoroperi egunari begira. Azaroaren 21ean hasi eta abenduaren 19an amaituko da, bost saio izango dituen ikastaroa. Ostegunetan izango dira entseguak, arratsaldeko 18:00etatik 19:00etara, Itxaropenaren Idiazpiko lokalean. Parte hartu nahi dutenek 10 euro ordaindu beharko dituzte eta izena emateko 688 66 42 15 telefonora idatzi behar da.