Poltsa konpostagarriak banatzeko eskaera egiteko deialdia zabaldu du Urola Erdiko Mankomunitateak
Danbolin— 2023-06-13Poltsa konpostagarriak banatzeko eskaera egin nahi duten establezimenduek, ekainaren 22ko eguerdiko 14:00ak baino lehen eman beharko dute izena. Deialdian parte hartzeko izen ematea modu telematikoan egin beharko da, eta horretarako, merkatariek ziurtagiri digitala izan beharko dute (IZENPE txartela edo BakQ identifikazio-baliabidea).
Irakurri deialdiaren oinarriak
hemen.