Albisteak

Poltsa konpostagarriak banatzeko eskaera egiteko deialdia zabaldu du Urola Erdiko Mankomunitateak

Urola Erdiko Mankomunitateak, poltsa konpostagarriak saltokietan banatzeko deialdi berria jarri du martxan. Interesa duen orok,  deialdian parte hartzeko izena eman beharko dute, bai orain arte banatzaileak izan direnak eta jarraitzeko asmoa dutenak, baita banatzaileak izan nahi duten saltokiek ere. Izena emateko epea maiatzaren 20an amaituko da.

Poltsa konpostagarriak banatu nahi dituzten establezimenduek hainbat baldintza bete beharko dituzte. Irakurri hemen deialdiaren oinarriak. Gainera, ezinbestean modu telematikoan egin beharko dute. Merkatariek ziurtagiri digitala izan beharko dute, hau da, IZENPE txartela edo BakQ identifikazio-baliabidea. Behar izanez gero, Mankomunitateko bulegoan lor dezakete BakQ identifikazio-baliabidea.

Hala ere, mankomunitateak online tramitazioa egiteko laguntza eskainiko die saltoki eta merkatariei. Horretarako, hitzordua eskatu beharko dute mankomunitatearen bulegoan tramitazioa egiteko. Edozein zalantza argitzeko edo hitzordua eskatzeko 943 857319 telefonora deitu beharko dute.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide