[POSTONTZIA] Arroa Beheko preso, iheslari eta deportatuen aldeko pilota txapelketa; Lider bakarra dago
— 2024-07-02Hirutik hiru irabazita, lider bakarra du txapelketak Fleitas-Ibarguren bikotea.
Aristi Azkune 11-22 Izagirre Tumas
Tantoen banaketa.
Izagirre: egindako tantoak 8 eta galdutakoak 5.
Tumas: egindako tantoak 2 eta galdutakoak 2.
Aristi: egindako tantoak 1 eta galdutakoak 6.
Azkune: egindako tantoak 3 (1 sakez) eta galdutakoak 6
Izagirre: Arriskatu du eta atera zaio. 7 tanto egitera iritsi da eta orain arteko partida borobilena egin du azpeitiarrak. Ongi mugitu ditu aurkariak aurreko zein atzeko koadroetan eta tanto ederrak egin dizkigu, aurrean utzita, zein bi pareten bidez baita zabalean ere. Behetik gora dijoa.
Tumas: Bere aurrelariaren antzera orain arteko partida osoena egin du irundarrak. Apenas egin du hutsegiterik (2 pilota) eta bera izan da atzekaldean nagusitasun handiena erakutsi duen pilotaria. Ongi txokoratu du pilota eta ederki zaindu du defentsa lana egitea tokatu zaionean ere. Bide honetatik jarraituz gero seguru sorpresa gehiago emango dizkigula.
Azkune: Aurrelari lanetan hasi du partida baina ez dugu nahi bezain eroso ikusi. Txapelketako lehen partida zuen eta oraindik erritmoan sartzeko dagoela garbi geratu da. Ziur gaude partida ederragoak ikusiko dizkiogula, talentua sobera du eta.
Aristi: Arraunlaria izanagatik pilotan badakiela erakutsi du Getariartu den Zumaiarrak. Akatsak egin ditu eta ezkerrarekin ez da eroso ibili baina dena eman du eta ezin zaio gehiago eskatu. Bere bikotearen antzera, seguru gaude txapelketak aurrera egin ahala hobetuko direla emaitzak ere. Espero dugu eskuak ostiralerako errekuperatuko dituela.
Fleitas Ibarguren 22-16 Gorostola-Lizeaga
Tantoen banaketa.
Fleitas: egindako tantoak 7 eta galdutakoak 5.
Ibarguren: egindako tantoak 0 eta galdutakoak 3.
Gorostola: egindako tantoak 5 eta galdutakoak 7.
Lizeaga: egindako tantoak 2 eta galdutakoak 8
Fleitas: Gaurkoan ere zezen plazako zezenen antzera mugitu ditu aurkariak. Beste behin partidako pilotaririk onena izan da eta gustu handiz ikusi ditugu egin dituen tanto guztiak. Hutsegitean egin dituen arren, beste maila batean dago.
Ibarguren: Soilik 3 pelota galdu ditu, atzelari handien antzera. Ongi zaindu du Fleitasen bizkarra eta eskubiarekin ederki eman dio, gainera. Txapelketak aurrera egin ahala bere lekua bilatzen ari da eta horrela jarraituz gero aurkari gutxik hartu dezake mendean.
Gorostola: Lan egitea tokatu zaio eta defentsan aritu behar izan du ia partida osoan. Saiatu da partida nahasten eta momentu batzuetan lortu badu ere, ez da partidari buelta emateko nahikoa izan.
Lizeaga: Akats gehiegi atzelari batentzat. Fleitas zein Ibargurenek ongi zigortu dute zumaiako atzelaria eta defendatzen saiatu den arren, ezin izan du zulorik ireki.
Epailea:
Ander Urbieta: gaurko partidan ere txukun egin ditu lanak arroarrak. Serio aritu da eta pilotariren bat arrastoan jarri behar izan du, gainera. Epaile ona du txapelketak eta are zaindari hobea arroako frontoiak.
Hurrengo partida uztailak 5, ostirala, jokatuko da arratsaldeko 18:30ean. Gorostola-Lizeaga eta Azkune-Aristi bikoteak.
Egin zaitez bazkide