[POSTONTZIA] Arroa Beheko preso, iheslari eta deportatuen aldeko pilota txapelketa: ongi izerditutako partida
— 2024-06-2722-20 Gailendu dira Gorostola anaiak 40 minutuko partidaren ondoren.
Gorostola-Gorostola (Lizeagaren ordez jokatu du) 22-20 Lorentxo-Agirre
Tantoen banaketa:
· Axier Gorostola: egindako tantoak 11 eta galdutakoak 4
· Aitor Gorostola: egindako tantoak 2 eta galdutakoak 2.
· Lorentxo: egindako tantoak 8 eta galdutakoak 5
· Agirre: egindako tantoak 6 eta galdutakoak 4
5-2 / 5-5 /8-8 /10-8 /10-9/12 -9/13-10/ 14-11/ 14-14/14-16/ 17-20/ 20-20/20-22
Axier Gorostola: Nerbio handiko pilotaria dela erakutsi du azpeitiarrak. Lizeaga ordezkatu baino gehiago egin du eta egindako 11 tantorekin bukatu du partida. Ederki mugitu ditu aurkariak aurreko zein atzeko koadroetara. Urte luzez pilotarik ukitu gabe egon da, aitzitik, partidak aurrera egin ahala konfiantza irabazi du eta baita tanto ederrak egin ere. Berriz ikusiko al dugu?
Aitor Gorostola: Atzelari lanetan jardutea tokatu zaio eta lan polita egin du bi anaietan zaharrenak. Sake zailak erantzun ditu eta galdutako 2 pilotarekin amaitu du partida. Sasoian da mutila eta atzeko koadroetara pilotarik bidali ez badu ere, dena jaso du, ezker zein eskubi.
Lorentxo: Azken partidan baino finago aritu da aurrelari getariarra. 8 tanto egin ditu eta horietatik 4 sakez, gainera. Neurria hartu dio frontoiari eta defentsan lan handia egin duen arren, tantoak egiteko gai izan da, horietakoren bat zabalean utzita ederra, gainera.
Agirre: Lan handia egin du atzelari arroarrak eta berari tokatu zaio partidaren zama eramatea. Partida luzatzearekin batera geroz eta gehiago kostatu zaio frontoian zuloak egitea. Hasiera ona egin du eta 6 tanto egitera iritsi da, pilota ondo atzeratuz, baina baita ere txokoan zein zabalean utzita. Ederki aritu da bi eskuekin eta txispa duela erakutsi du. Ziur gaude emaitza onak helduko zaizkiela.
Egin zaitez bazkide