[POSTONTZIA] Bailarako Sokaitz eskalada taldeak Piaspe proiektuaren inguruan kaleratutako oharra

Sokaitz eskalada taldeak bat egin du duela aste batzuk bailarako mendi taldeek egindako idatziarekin. Honela dio igorri duten oharrak:
Bailarako hainbat herrietako kideek osatzen dugun Azpeitiko Sokaitz eskalada elkarteak, inguruko mendietan egin asmo diren haize erroten proiektuen inguruan bilera deialdia luzatu zuen bere bazkideen artean. Batzarraren ostean eta gai honen inguruan eztabaidatu ondoren, gaur egun bizi dugun larrialdi klimatikoaren jakitun izanik, eta energia berriztagarrien alde egon arren, errota hauen kokapena mendi gainetan saihestu beharra ikusten dugu. Izan ere, berauek baitira gaur egun gutxien eraldaturiko natur-gune bakarrenetarikoak eta duten balioa lehenetsi nahiko genuke guretzat zein ondorengoentzat. Horrela Azpeitiko, Azkoitiko eta Zestoako mendi taldeek aurkeztu zuten idatzia oinarritzat hartu eta bertara atxikitzen garela adierazten dugu.



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide