Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Jon Maia bertsolari bikaina zela bagenekien, baina larunbatean Zestoako frontoian “Kantu berri bat gara” saioarekin Jon Maia poeta deskubritu nuen. Herrialde ezberdinetatik etorritako hainbat zestoarri eszenatokira igo eta aditzera emateko aukera eman zuen. Bere taldez: Gorka Hermosa soinu-jotzaile eta musikari handiarekin, Peio, Nerea eta teklatuaz babesturik, zestoarren artean, eroso, hurbila, gustura azaldu zen. “Un lugar en el mundo” abestia entzun nuenetik, Jon Maiari eskerrak emateko zorretan nengoen, hain kuttuna den abesti horrekin, Extremaduratik eta beste probintziatik etorritako hainbeste familietan sentitu dugunari ahotsa jartzeagatik, gure bizipenak, gure herrikoekin edertasunez eta apaltasunez partekatzeagatik. Bere buruan bizi izana ematen duen esperientziatik, hitzak barne-barnetik ateratzen ziren, heldutasunez, egiaz, zintzoz. Integrazioaren alde lanean jarraitzen duela erakutsiz. Bihotz-bihotzez eskerrik asko.
Marce Tena