Urtarrila 2026
— 2026-02-10Irakurri 278. zenbakia hemen.

Neskak sabelean hernia bat dauka, eta medikuek aztertu behar dute dagokion tratamendua jaso dezan. Horregatik, ezinbestekotzat jo dute uda honetan Euskal Herrira etortzea, osasun-arreta egokia bermatzeko. Elkartetik azaldu dutenez, aurtengoa izan liteke bere azken aukera.
Harrera familia batek uda garaian etxean hartzea litzateke beharrezkoa, osasun-jarraipena egin ahal izateko eta egonaldia baldintza egokietan bermatzeko. Laguntzeko edo informazio gehiago jasotzeko, honako telefono zenbakietara deitu daiteke: 667 722 144 edo 696 014 78. Elkartetik elkartasuna eta babesa eskatu dituzte, neskak behar duen arreta jaso dezan.
Argazkia: oporrakbakean.eus