Albisteak

Presoen, iheslarien eta deportatuen aldeko pilota txapelketa antolatu dute Arroabean

Sarek, presoen, iheslarien eta deportatuen aldeko pilota txapelketa antolatu du Arroabean. Ekainaren 17an hasiko da, eta finala Arroabeko Karmenetan jolastuko da, uztailaren 18an.

Parte hatzeko, Arroarra edo auzoaren mugakideak diren herrietako bizilaguna izan beharko da. Hortaz, Zestoakoek, Zumaiakoek, Debakoek, Itziarkoek, Aizarnazabalgoek eta Aizarnakoek hartu ahal izango dute parte. Horretaz gain 16 urtetik gorakoa izan beharko dira jokalariak eta ezingo dute federatuak egon. Antolatzaileek kamisetak emango dizkiete jokalariei eta galtza zuriak eraman beharko dituzte parte hartzaileek.

Izema emateko 629 936 898 zenbakira WhatsAppeko mezu bat bidali beharko da eta bikoteko 20 euro ordaindu beharko dituzte txapelketa jolastu nahi dutenek.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide