Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Ikasturte honetan berriro ere, Ekain guraso elkarteak, Harremanak Osasun Zentro Integralarekin elkarlanean, 3 eta 6 urte bitarteko Haur Hezkuntzako ikasleei zuzendutako Psikomotrizitate saioak antolatu ditu. Ekimenak, joko librean oinarrituta, haurrei espazio segurua eta atsegina eskaintzea du helburu, beren garapen integrala —afektiboa, emozionala, kognitiboa, motorra, soziala eta morala— modu naturalean sustatzeko. Gainera, norbera ezagutzea eta onartzea, autonomia lantzea eta harremanak indartzea bultzatu nahi dira.
Saioak ostegunetan izango dira, herri ikastetxeko gimnasioan. Ordutegia honakoa izango da: 16:45etik 17:45era HH3 eta HH4ko ikasleentzat, eta 17:45etik 18:45era HH5eko eta Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleentzat. Jardueraren kuota 45 eurokoa izango da hilean, eta taldeak sortu bezain laster hasiko dira saioak.
Interesa duten familiek irailaren 26a, ostirala, baino lehen eman beharko dute izena, arregoikoa@gmail.com