Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Ugarte Burdindegia 70. urteurrena ospatzeko urtaro bakoitzeko bi zozketa egiten ari da. Goiko saltokian 10 eurotik gorako erosketa eginda, 500 euroko balioa duen otar baten zozketan parte hartuko dute bezeroek. Era berean, enpresa eta profesionalak ere saritu nahi dituzte, eta 300 euroko erosketa egiteagatik, 500 euroko bonuaren zozketan parte hartzeko aukera izango dute horiek. Aurreneko zozketa martxoaren 20an izan zen, bigarrena ekainaren 20an, eta hirugarrena irailaren 25ean.
Goiko dendako bezeroen artean zozketa eginda, Joseba Egaña Gorostola eskuratu du otarra eta enpresa eta profesionalen arteko zozketan, berriz, Pintaldi Azkoitia S.L. izan da bezero saritua. Zorionak!!
Beste zozketa bat dago oraindik egiteko, negukoa. Jarraitu parte hartzen!