Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Udaberri Festa ospatuko dute Aizarnan, bihar, martxoaren 27an, ostiralez. Arratsaldean izango da egitaraua, eta haurrei zuzendutako jarduerak izango dira nagusi.
16:00etatik 19:00etara puzgarriak jarriko dituzte, eta 17:00etan txokolatada izango da bertaratzen diren guztientzat. Antolatzaileek udaberriari giro atseginean ongietorria emateko gonbita egin diete herritarrei.