Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Azaroan zehar Zentroan egingo dituzten ekintzen berri eman du Gazte Asanbladak. Gaur, iluntzeko 22:00etatik aurrera, Rodeo, Inoiz ez eta Disnomia taldeak arituko dira kontzertuan. Datorren astean, ostiralean, “Ekialde Hurbila, inperialismoa, erresistentziak eta posizio politikoak” hitzaldia izango da eta larunbaterako, hilaren 11rako, “Mendietan zentral eolikorik ez!” lemapean egun osoko egitaraua antolatu dute SaƱu Bizirik eta Agiro mendi klubak.
Azaroaren 17an, bakarrizketak izango dituzte Zentroan arratsaldeko 18:00etan eta azkenik, azaroaren 24an Labankada, Jipoituak eta Hoben taldeen kontzertuak izango dira.