Albisteak

Sagardotegira irteera antolatu dute Zestoa eta Aizarnazabalgo jubilatu eta pentsiodunek

Zestoa eta Aizarnazabalgo jubilatu eta pentsiodunek sagardotegira irteera egingo dute otsailaren 19an. Eguna goizeko 10:00etan hasiko da, eta parte-hartzaileek goiz pasa Donostian egingo dute lehenik. Ondoren, 14:00etan, bazkaria izango dute Petritegi sagardotegian.

Irteeran parte hartu nahi dutenek otsailaren 13a izango dute izena emateko azken eguna, edo autobusa bete arte. Prezioari dagokionez, bazkideek 50 euro ordaindu beharko dute, eta ez bazkideek 55 euro.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide