Albisteak
Saharar herriaren askatasunaren alde Madrilen egingo den martxara joateko autobusa antolatu dute
— 2021-06-03Zumaiatik irten eta Azkoitiraino joango da autobusa Zestoan eta Azpeitian geldialdia eginda Madrilera abiatu aurretik.
Saharar herriaren askatasunaren aldeko martxara joateko autobusa antolatu du Zumaiako Darahli elkarteak. Ekainaren 19an izango da martxa eta eskualdeko herrietatik bertara joateko aukera izango da.
Madrilera joateko autobusean izena emateko epea zabaldu dute jada. Izena emateko azken eguna ekainaren 12an izango da eta Madrilera joan nahi dutenek darahlizumaia@gmail.com helbidera mezu bat bidali edo 605 701 463 telefono zenbakira deitu beharko dute.
Autobusa Zumaiatik irtengo da goizaldeko 4:45ean, Garoa taberna aurretik. Ondoren, Zestoan egingo du geldialdia, Arozenako geltokian, 4:55ean. Zestoatik Azpeitira abiatuko da eta azpeitiarrak anbulatorio aurrean jasoko ditu 5:05ean. Azkenik, Azkoitira joango dira 5:10ean, Julio Urkixo 7 zenbaki aurrera. Bertatik Madrilera abiatuko dira. Madrileko martxa amaitu bezain laster itzuliko dira, arratsaldeko 17:00etan.
Egin zaitez bazkide