Sahararen egoeraren inguruko bigarren hitzaldia izango da gaur, Alonderoko Kultur Aretoan
Danbolin— 2020-11-20
Saharako errealitatearen berri emateko hitzaldia izan zen atzo Zestoako Gazte Asablandak eta Gipuzkoako Saharar errefuxiatuen komunitateak elkarlanean antolatuta, Alonderoko Kultur Aretoan. Covid-19a dela eta, edukiera murriztu behar izan zuten eta jende askok ez zuen hitzaldira sartzeko aukerarik izan. Hori dela eta, gaur bigarren saioa eskainiko dute, arratsaldeko 19:00etan hasita.