Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Zestoan Merkatari Elkarteko kideek, denda barruan bete beharreko neurriei buruzko informazioa duten kartelak jarri dituzte saltokietan . Kartelez gain, segurtasun distantziak mantendu ahal izateko marrak ere jarri dituzte lurrean. “Merkataritza txikian, erosi seguru” lelopean egin dute egitasmoa. Karteletan saltoki barruan egon daitekeen gehieneko pertsona kopurua adierazi dute eta erosketak txartelarekin ordaintzea gomendatu dute, “ahal den neurrian” Zestoan txartelarekin.