Albisteak
San Joan egoitzako langileek elkarretaratzea egin dute herrialdeko egoitzetan lan hitzarmen “duina” aldarrikatzeko
— 2018-10-27Gipuzkoako adinekoen egoitzatako langileak grebak eta mobilizazioak egin dituzte adinekoen egoitzek herrialdeko lan hitzarmen “duina” izan ditzaten aldarrikatzeko. Zestoako San Joan Egoitzako langileak Arozena hotel aurreko errepidearen ondoan kontzentrazioa egin zuten atzo goizean. “Guk hitzarmen propio bat daukagu egoitzan, baldintza hobeagoekin baina gainontzeko egoitzetako langileei elkartasuna erakutsi nahi izan diegu elkarretaratzearekin” adierazi dute San Joango langileek. Nahiz eta euren egoera hobeagoa izan, sektorean hitzarmen on bat izatea nahi dutela azaldu dute.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide