Albisteak
San Silbestre lasterketarekin amaituko da urtea aurten ere
Danbolin— 2025-12-29Abenduak 31 ditu etzi, eta usadioari jarraituz, San Silbestre lasterketa egingo da herrian. Arratsaldeko 17:00etan hasiko da proba eta ordubete lehenago zabalduko da izen-ematea, 16:45ak arte. Parte-hartzea doakoa izango da.
Txikienen txanda izango da lehenik, 10 urtera arteko haurrek 200 metroko ibilbidea osatuko dute. 11 eta 15 urte bitartekoak irtengo dira ondoren, hauek kilometroko lasterketa egingo dute. Proba nagusia, berriz, 16 urtetik gorakoentzat izango da eta hiru kilometroko ibilbidea osatu beharko dute. Maila guztietan proba plazan hasi eta amaituko da.
Zestoako Udalak jakinarazi duenez, irabazle zien parte-hartzaileentzat opariak egongo dira.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide



