Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Santa Zezilia aste honetan ospatuko da, eta Ertxina Musika Eskolako ikasleek atzo atera ziren kalera ospakizun giroa zabaltzera. Denak berdez jantzita, eta familien laguntzarekin, kalejira jendetsua egin zuten herriko kaleetan barrena. Giro alaia nagusitu zen uneoro, eta benetako festa egun baten itxura hartu zuen Zestoak. Amaieran, bertaratutakoek mokadutxo bat jateko aukera ere izan zuten, eguna borobiltzeko.





















