Santa Zezilia ospatzera aterako dira asteartean Ertxiña musika eskolakoak
Danbolin— 2023-11-15
Santa Zezilia aitzakia hartuta, azaroaren 21ean, asteartean, Ertxiña Musika Eskolako ikasleak kalera aterako dira musika jo eta abestera.
Arratsaldeko 17:30ean aterako dira eskolan banatuko zaizkien koloretako kamisetekin eta kalean zehar kalejira egingo dut. Azaroren 16an, ostegunean, banda txikiaren azken entsegua izango da arratsaldeko 19:00etan eta kalejiran parte hartuko duten haur guztiak bertara agertzeko deia egin du musika eskolak.
Batzar orokorra
Bestalde, azaroaren 27an, astelehena, Ertxiña Musika Eskolako batzar orokorra egingo da arratsaldeko 18:30ean. Bertan besteak beste ikasturteko balantze ekonomikoaren berri emango da.