Albisteak

Sañu eguna egingo da igandean eta Agirok pertsona guztiak animatzen ditu parte hartzera

Apirilaren 28an ospatuko da Sañu eguna, eta goizeko egitaraua antolatu dute aurten. Umeentzako jolasak, salda, trikitilariak, bertako nekazaritza jarduna eta biodibertsitatea ezagutzeko aukera, auzotarrekin elkarrizketak eta 11:00etan argazkirako mosaikoa egingo da.

Lagun Onak Mendi Bazkuna, Agiro Mendi Kluba, Anaitasuna Mendi Elkartea, Sokaitz Eskalada Taldea, Sañu Bizirik eta Txilarramendi auzo elkarteak, elkarlanean antolatutako ekintza da.

Agiro mendi klubekoek adin guztietako pertsonak animatzen dituzte parte hartzera eta bertara irizteko ibilbideak zehaztu dituzte.

Zestoatik irteerak: 9:00etan Gurutzetik

Lehenengo ibilbidea: Autoan Lasaora joan eta Sañura igo zuzenean.
Bigarren ibilbidea: Autoetan Etumetara joan, 9:30ean Txillarramendi auzo elkartekoekin elkartu, Arritatik (Arauntza) pasa eta Sañun amaitu.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide