Albisteak

Sareren Bilboko manifestaziora joateko autobusa antolatu dute Zestoatik

Ezin da gehiago luzatu lelopean, manifestazio nazionala izango da Bilbon urtarrilaren 10ean, larunbatez, Sarek deituta. 17:00etan abiuatuko da manifestazioa La Casillatik eta aurten ere presoentzako espetxe politika arrunta ezartzea eta iheslarien eta deportatuen itzulera eskatuko dituzte Bilbon.

Manifestaziora joateko autobusa antolatu dute Zestoatik, eta larunbatean 15:00etan irtengo da autobus geltokitik. Hala, autobusean joan nahi duten herritarrek izena eman dezakete Portalen ostegunera bitartean.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide