Albisteak

Sarrigurenen gertatutako hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea deitu du Itaiak arratsalderako

Nafarroako Sarriguren herrian izandako hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea deitu du Itaiak gaur, larunbata, arratsalderako.  “Indarkeria matxistari aurre egin” lelopean, Zestoako plazan izango da hitzordua, 19:00etan.

Atzo, ostiralez, 28 urteko emakume bat erail zuen labanaz bere senarrak. Horrez gain, gizonak larri zauritu zuen hildako gaztearen ama.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide