Albisteak

Segurara irteera egingo dute Zestoako jubilatu eta pentsiodunek azaroaren 12an

Zestoako jubilatu eta pentsiodunek irteera egingo dute datorren azaroaren 12an. Autobusa goizeko 9:00etan aterako da, eta lehenik Segura herrian bisita gidatua egingo dute. Ondoren, parte-hartzaileek Mandubiko bentan bazkalduko dute, menuan bertan aukeratuta.

Ekitaldian parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute azaroaren 7a baino lehen, jubilatuen bulegotik pasatuz, goizeko 10:00etatik 11:00etara.

Parte-hartze prezioa 50 eurokoa izango da elkarteko bazkideentzat, eta 55 eurokoa ez-bazkideentzat.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide