Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Azken bi asteburutan Gipuzkoako eta Euskadiko Pista Estaliko Txapelketak jokatu dira Donostian eta Añes Ruiz zestoarrak emaitza bikainak lortu ditu bertan. 16 urtez azpikoen kategorian hartu du parte Ruizek eta sei domina lortu ditu bi txapelketetan.
Gipuzkoakoan urrea eskuratu du 60 metroko hezi lasterketan eta zilarra altura jauzian eta jauzi hirukoitzean. Euskadiko txapelketan, berriz, urrea lortu zuen altura jauzian, zilarra jauzi hirukoitzean eta brontzea 60 metroko hezi lasterketan. Reala atletismo taldean entrenatzen du Ruizek.