Seme alabentzat eskolako lanak jarriko dira eskura Zestoako ikastetxean

Egoera berezi honi aurre nolabait egiteko, zuen seme-alabentzako lanak eskura jartzea pentsatu dugu. Astelehenean eskolako sarreran jarriko ditugu. Gurasoak etorri behar duzue. Jasotzeko ordutegia honako hau izango da (errespetatu ordutegia, pilaketak ezin direlako gertatu):

9:30 – 10:30 HH4 eta 5 urte / LH 1

10:30-11:30 LH 2

11:30-12:30 LH 3

Lan hauek martxoaren 16-27 artekoak dira. Eskolara ekarri beharko dituzue martxoaren 27an, ordutegi berdinean.

Martxoaren 27an, lan berriak banatuko dira.

2. ebaluazioko ikasleen buletinak emailez jasoko dituzue. Guraso bilerak ezin dira presentzialak izan. Beraz, telefonoz deituko dizuete tutoreek.

Mezu hau zuen artean zabaltzea eskertuko genuke, emailez jasotzeko aukera denek ez dutelako. Egoera berezi honetarako hartutako neurriak ulertuko dituzuelakoan, agur bat.

Ondo izan eta zaindu

Zestoa HLHI

Zuzendaritza Taldea




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide