Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Sherpa.au Aizkolari Txapelketa Nagusiko kanporaketa jokatuko da larunbat honetan kiroldegian. Hamar aizkolarik hartuko dute parte: Julen Alberdi ‘Txikia IV’, Eneko Otaño, Ugaitz Mugerza II, Ruben Saralegi, Jon Rekondo, Mikel Larrañaga, Iker Vicente, Jexuxmari Mujika, Jon Irazu eta Aitzol Atutxa ll. Sei enbor ebaki beharko dituzte kirolariek; bi kanaerdiko, bi 60 ontzako eta bi onbiko. Txapelketako finala azaroaren 29an jokatuko da Bilbao Arenan.
Larubateko saioa arratsaldeko 18:00etan hasiko da. Sarrerak, arratsalde bertan eskuratu ahal izango dira, saioa baino lehen, kiroldegiko leihatilan. Kiroldegian segurtasun neurriak beteko dira.
Argazkia: Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza