Albisteak

“Soinu Loturak” kontzertu gastronomikoa izango da urriaren 30ean Laiak dendan

Musika eta gastronomia uztartuko dituen Soinu Loturak kontzertu gastronomikoa izango da urriaren 30ean, ostiralez, Zestoako Laiak dendan. 19:00etan hasiko da emanaldia, eta Gorka Hermosa eta Edurne Zabalo musikariak izango dira protagonistak, Josema Azpeitia aurkezlearekin batera.

Proposamen berezia prestatu dute bertaratzen direnentzat: bost kanta, bost pintxo eta bost ardo dastatzeko aukera izango dute, musika eta zaporeak uztartuz. Sarrerak 15 euroan daude salgai Laiak dendan, eta 25 lagunentzako lekua izango da soilik.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide