Albisteak

Taberna, jatetxe eta elkarteek ohiko ordutegian funtzionatu ahal izango dute gaurtik aurrera

Zestoako Udalak taberna, jatetxe eta elkarteen ordutegiak erregulatu zituen alarma-egoerak iraun bitartean. Gaurtik aurrera eta alarma-egoera indargabetuta dagoenez, ostalaritza ordutegiak bere onera itzuliko direla jakinarazi dute: astegunetan 6:00etatik 1:30era eta asteburu eta jaiegunetan 6:00etatik 3:00etara izango dute irekitzeko aukera.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide