Albisteak
Talde ederra bildu da gaur Vicente Davilaren gidaritzapean “Zestoa, Bainuetxearen hiria” bisita gidatua egiteko
— 2019-05-12“Zestoa, Bainuetxearen hiria” bisita gidatuaz gozatzeko aukera izan da gaur goizean. Ezkutuko Altxorrak egitasmoaren baitan antolatutako saioa izan da.
XVIII. mendearen amaieratik gaur egunera arte, Zestoak bizitasun handia izan du bere ur sendagarriei esker. Urzaleentzako eraiki ziren hotel askotariko batzuk zutik diraute eta horien artean enblematikoena: Zestoako bainuetxea. Hotel hauen arteko ibilaldi labur batean Gipuzkoako bainuetxedun herri bakarraren distira eta oraina gogoratuko dituzte gaur goizean.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide