Tomatearen zainketa lanei buruzko tailerra eskainiko dute gaur Iraetako baratzeetan
Danbolin— 2023-05-22Tomatearen zainketa lanei buruzko tailerra eskainiko dute gaur, astelehena, arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara bitartean Iraetako baratzeetan. Furgobaratzak eskainiko du saioa, eta tomateen landaketa, tratamendu ezberdinak edo ureztatzea landuko dira. Tailerra doakoa izango da eta tomate landare ezberdinak oparituko dituzte.