Albisteak

Trafiko-murrizketak Arteagan eta Gurutzeagan, asfaltatze-lanengatik, azaroaren 14an eta 15ean

Aste honetan Arteaga eta Gurutzeagako hainbat guneri eragingo dieten asfaltatze-lanen berri eman du Udalak, eta horrek aldaketak ekarriko ditu trafikoan eta udalerriko kale batzuetarako sarbidean.

Asfaltatzea Arteaga kalean – Azaroak 14, osteguna

Azaroaren 14an, osteguna, asfaltatze-lanak egingo dira Arteaga kaleko mendebaldeko bidegurutzean. Horrek esan nahi du auzorako sarbidea ekialdeko bidegurutzetik bakarrik egin behar dela, obrek irauten duten bitartean.

Asfaltatzea Gurutzeaga kalean – Azaroak 15, ostirala

Ostiralean, azaroak 15, Gurutzeaga kaleko sarrera nagusia asfaltatuko da. Obra hori dela eta, herrigunera sartzeko eta irteteko bide nagusiak Toribio Altzaga kalea eta Gesalaga kalea (Arozenaren parean) izango dira. Bestalde, Ipintza kaletik (kiroldegi ondoko kaletik) ezingo da autorik atera edo sartu.

Lan ordutegia: 8:00etatik 13:00etara.

Arteaga kalean sartzeko murrizketak – Azaroak 15, ostirala

Ostiralean ere, Arteaga eta Ertxiñondoko zenbait zenbakitara autoz sartzea mugatuko da, goranzko errepidean egin beharreko lanak direla eta. Hauek dira eragindako zenbakiak:

Arteaga kalea: 11, 12, 13, 14, 15, 16, 17, 18 eta 19.
Ertxiñondon: 1, 3, 5, 6, 7 eta 9 (Arteagako 2. zenbakiaren ondoan).

Lan ordutegia: 8:00etatik 13:00etara.

Epe horretan, Arteaga kaleko mendebaldeko bidegurutzea irekita egongo da, ahal den neurrian zirkulazioa errazteko. Udalak herritarrei gogorarazi nahi die oso garrantzitsua dela murrizketa horiek aurreikustea, eta aldez aurretik eskertu nahi die egun hauetan ulertu eta lagundu izana.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide