Albisteak
“Trantsizio energetikoa, nola?” mahai-ingurua antolatu du Argiolak datorren astearterako
— 2024-03-14
Irudia: Jan Van der Wolf
Trantsizio energetikoa eta energia krisiak gure lurraldean duten eraginaren gaineko hausnarketa egiteko mahai-ingurua antolatu du Argiolak. Datorren asteartean izango da, martxoak 19, 18:30ean Alondero aretoan.
Antolatzaileen hitzetan, gero eta gehiago hitz egiten da trantsizio energetikoaz, baina denok ulertzen al dugu modu berean? Zer da trantsizio horretan egin behar dena, edo egin behar ez dena? Erantzun baino galdera gehiago sortzen dira askotan, batez ere ertz asko dituen trantsizio energetikoa bezalako gai korapilatsuen inguruan. Kontu berria da batzuentzat, baina zaharra beste batzuentzat. Tokian tokikoa behar dela, ez da zalantzarik. Edo bai?
Mahai inguruara bi aditu gonbidatu ditu, Zestoako energia berriztagarrien komunitateak: alde batetik, Markel Peñalba, Ikerbaskeko itsas energiaren ikerlaria eta bestetik, Aitziber Sarobe biologoa eta natur kontserbazionista. Beraiekin batera, Jon Artano kazetaria izango da saioaren gidaritza eramaten.
Egin zaitez bazkide